XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUS, IRAKASLE

1. Gure Irakasle bakarra Kristo da.

Irakasle izenik ez artu, bat bakarrik da, ba, zuen Irakasle, Kristo iñotsen Jesus'ek ikasleai.

2. Jesus'en irakatsiak Kistar-Ikasbidean dagoz.

Bitarikoak dira batzuk siñistu bearrekoak; besteak, egin bearrekoak.

3. Jaungoiko bat eta iru notin dirala, Jaungoikoa guretariko bakoitzaz arduratzen dala, guztiok Aita Goikoa'ren seme gareala ta anai legez alkar maite bearr dogula, Jaungoikoa'ren naya bete bear dogula, eriotz ostean guztiok epaituko gaituala ta bakoitzari irabazi dogun sari edo zigorra emongo dauskula... egi guztiok Jesukristok irakatsiak dira.

4. Egin bearrekoetan, batzuk guzti-guztiok, nai-ta-ez, egin bearrekoak dira; beste batzuk on-ona izateko bearrekoak.

5. Nai-ta-ez egin-bearrekoak: Latari edo lege-gizon batek itandu eutson beñola Jesus'i: Irakasle, zer egin bear dot betiko bizitza jadesteko? - Jesus'ek erantzun eutson: Zer dago Legean idatzita? Zelan irakurten dozu? - Latariak esan eutson: Zure Jaungoiko Jauna biotz-biotzez, gogo-gogoz, adore-adorez ta adin-adiñez maite egizu; zure lagun urkoa, barriz, zeure burua-aña.

- Ederto erantzun dozu, esan eutson Jesus'ek.

Ori egizu ta biziko zara.

6. On-onak izateko irakatsiak Mendiko itzaldi garai ta ederrean dagoz.